Tel. 00 34 943 493 117

Industrializazioa eta ekintzailetza

Diker-en beti egin dugu apustu industria-sektorera ideia berritzaileak eramatea bilatzen duten proiektu aitzindariekin lan egitearen alde. Gure DNAn txertatuta daukagu ekintzailetzaren bitartez beren ideia industria-ingurune errealera eramaten ahalegintzen diren proiektuekiko konpromisoa.

Sektorea ondo ezagutzen dugu, eta gure ezagutza metatuak proiektu berritzaileen industrializazioari berme osoz aurre egiteko aukera ematen digu. Piezak eta moldeak produzitzeko plastikoa injektatzen 4 hamarkadatik gora eskuratutako esperientzia proiektu horien zerbitzura jartzen dugu.

Proiektu eta ideia berritzaileen moldeetarako prototipoen produkzioa aztertzen dugu eta horretarako aholku eman eta laguntzen dugu. Diker-en startupentzako industria-laguntza eskaintzen dugu, gure jakintza, ekipamendu teknikoa eta ezagutza metatua emanez. Zure ideiaren prototipoen kostuak minimizatzen ditugu, ideia gauzatzeko aukera izan dezazun.

Konta iezaguzu zure ideia eta gure talde teknikoa zurekin harremanetan jarriko da laguntza eta soluzioak eskaintzeko