Tel. 00 34 943 493 117

Sektoreak

Automobilgintza

40 urte baino gehiago daramagu automobilgintzaren sektorerako plastiko-injekzioaren bidezko fabrikazioan lan egiten. Horri esker, sakon eta errotik ezagutzen dugu bai lanerako erabiltzen dugun materiala bai produzitzen ditugun piezek xede duten sektorea.

Automobilgintzarako plastikozko piezen fabrikazioan lan egiten dugu, zenbaitetan automobilgintzaren sektoreko Tier 2 edo Tier 3 gisa, betiere proiektuaren eta bezeroaren arabera. Automobilgintzarako plastikozko piezen produkzioan gauzatzen ditugun prozesu guzti-guztietan kalitatearekin dugun konpromisoa funtsezkoa da gure lan-filosofia ulertzeko.